Orain arte, egurrezko zapatak udako oinetako bezala ikusten bagenituen, oraingo neguan azken modara joan nahi badugu funtsezko osagarri izango dira gure armairuan. Oso modan jarri dira 2011-12 udazken-negu denboraldirako, are gehiago, DrMarteens markarekin batera David Delfín diseinatzaileak diseinaturiko zapata eta botak ikusten baditugu. Diseinatzaileak oinetakoari egur itxura ematen dion materiala erabiliz, eta marteens diseinu klasikoa mantendurik, omenaldi berezia egin nahi izan dio Dr Marteens marka ospetsuari, hain zuzen, David Delfín bera markaren jarraitzaile leiala izan da beti.
Interesaturik bazaudete, salgai dituzue diseinatzailearen web orrialdean; 140 eurotan daude zapatak eta 160 eurotan botak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario