lunes, 7 de noviembre de 2011

Kolaborazioa: Apolo eta Loreak Mendian



Giro bikaina izan zen asteburuan Loreak Mendian euskal moda markak Bartzelonan Duc kaleko 9.zenbakian duen dendan, hain zuzen, hiriburu katalaneko Apolo musika salarekin egindako kolaborazioaren aurkezpena izan zen. Taza, kamiseta, sudadera eta laminaz osatutako Merchandising lehen edizio mugatua atera dute; oraingoan diseinuaz Loreak Mendian enkargatu da, eta ondoren sei hilabetero, artista ezberdin batek diseinatutako edizio mugatua salgai izango dute.




Nola ez, ja!studio-ren eskutik, bereziki egindako erakusleihoa ikusteko aukera duzue Duc kaleko Loreak Mendian bisitatuz gero, eta hauetako edozein produktu edota pieza erosteko aukera ere.

Jai ederra izan zen, hainbat jende bilduz; Loreak Mendian moda dendan hasi disc-jockey eta guzti, eta Apolo salak irekitzear duen jatetxean afaldu ostean, Apolo diskotekan bukatu zen festa. Beraz, musika ona eta garagardoa ez ziren faltan izan, beti modari lagun eginez.




1 comentario:

  1. Emendik hilabete batera , Bartzelonara nijo aizpari bixitatxo bat egitea , ahal badet pasa behar naiz dendatik ....

    ResponderEliminar