lunes, 19 de diciembre de 2011

Versace eta H&M berriz ere elkarlanean

Duela hilabete Versacek arrakasta izugarria izan zuen H&M dendetan aurkeztutako diseinuekin. Ondorioz, marka suediarrarekin elkarlanean bigarren kolaborazio bat aurkeztuko du Versacek 2012. urte berrirako. Hain zuzen udaberri/uda denboraldirako arropa izango da, bai emakumezkoentzat zein gizonezkoentzat. Urte hasieran salgai jarriko dute H&M markaren zenbait salmenta puntutan.
Emakumeentzako arropetan estanpazioak eta urre-detaileak nagusi izaten jarraituko duten bitartean, gizonentzako arropak alde horretatik "sinpleagoak" izango dira. Aurrerapen moduan hona hemen gizonentzako eta emakumeentzako zenbait pieza, hurrenez hurren:














No hay comentarios:

Publicar un comentario