lunes, 23 de enero de 2012

Moda asteburua The Brandery azoka eta 080 Barcelona Fashion moda desfileekin

Moda ekitaldi garrantzitsuen garaian gaude, besteak beste, asteburu honetan 080 Barcelona Fashion eta The Brandery azoka izango dira Bartzelonan.

080 Barcelona Fashion etzi bertan hasiko da, Erregearen Plazan. Lau egun iraungo dute moda ekitaldi honetako desfileek, asteazkenetik larunbatera. Guztira, 19 diseinatzailek parte hartuko dute. Helburua Bartzelona eta Katalunia moda sektorean erreferente izatea da.
Bestalde, The Brandery moda azoka ostiralean irekiko dute igandera arte; tendentziak, diseinua, sormena eta nola ez musika elkartuko dira Fira Barcelonan. 145 erakustoki izango dira leku berean eta momentu berean, hiri moda eskainiz. Moda festa erraldoia izango da, hain zuzen, modako musika taldeen kontzertuak izango dira ostiral eta larunbat gauetan, besteak beste, 2ManyDjs, Fangoria eta Dorian taldeek joko dute.

Beraz, moda jarraitzaileek baduzue zer ikusi eta ikasi aste honetan ekitaldi bi hauetatik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario