jueves, 14 de junio de 2012

H&M ETA MAISON MARTIN MARGIELA

Bero-bero Boge zuekin da uda honetan modaz busti zaitezten!!
Eta nola ez,  moda etxe garrantzitsuenetakoa den Maison Martin Margielaren eta H&M-ren arteko kolaborazioaz hitz egin behar da. 2012-13 udazken eta negu denboraldirako kolekzioa aterako dute, gizonezkoentzat zein emakumezkoentzat arropak eta osagarriak elkar diseinatuko dituzte.
Kolekzioa, hain zuzen, azaroaren 15ean salgai izango da suediar enpresa erraldoiaren 230 salmenta dendatan baita online ere.
Moda etxe frantziarra azken belaunaldietan handienetako bat bezala kontsideratu da mundu guztian. H&M-rentzat ohore bat dela esan daiteke eta nola ez moda zaleentzat, izan ere, Martin Margielaren modelo esklusibo bat eskuratzea ez da gutxi, kontuan izanik normalki jende gutxik duela sinadura frantzesa eskuratzeko erraztasuna. Horregatik, Maison Martin Margielak bere arroparen "demokratizazio" bezala ikusten du kolaborazio hau, hain kontrakoak diren Margiela eta H&M bi unibertsoak bateratuz.
Beraz, nahiz eta oraindik uda osoaz gozatzea falta zaigun, moda zaleontzat ezinezkoa da berri garrantzitsu hau ahaztea! Ea etiketak hain berezia izaten jarraitzen duen, detaile oso garrantzitsua baita. Eskerrik asko H&M, eskerrik asko Maison Martin Margiela.







No hay comentarios:

Publicar un comentario