lunes, 18 de junio de 2012

Alazne Etxebarria bizkaitarra saritua Art&fashion lehiaketan

Bilbao International Art&fashion lehiaketak bere hirugarren edizioko irabazleak saritu zituen asteartean; Alazne Etxebarria bizkaitarrak hirugarren saria eskuratu du Untitled lanarekin, hain zuzen, diseinatzaile lana Euskal Herrian bertan garatzen duen diseinatzaile onenaren saria lortu du. Hezurrez egindako hiru osagarri dira bere lana osatzen dutenak, Marcel Duchamp eta Fernando del Pasoren arteko elkarrizketa batean oinarrituz diseinatutakoak.



Bestalde, janzteko arropa kategorian Yuichi Ozaki japoniarra izan zen irabazlea eta osagarrien modalitatean Hila Raby-Vardi israelita. Bi hauentzat 10.000 euroko saria izan da eta bizkaitarrarentzat 5.000 eurokoa.
47 herrialdetako 800 diseinatzailek baino gehiagok parte hartu dute Bilboost moda komunitate birtualak antolatutako lehiaketa honetan.
Diseinatzaile gazte hauen lanak, bai irabazleenak baita gainontzeko finalistenak ere, guztira 33 finalista dira, Bilboko BBK Aretoan izango dira ikusgai hilaren 23ra arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario