martes, 26 de junio de 2012

Orbe armiarmaren urrezko sedaz egindako munduko jantzi bakarra

Duela hiru urte, Orbe armiarmaren urrezko sedaz egindako munduko janzteko pieza handiena eta bakarra sortu zuten. Hain zuzen ere, Madagaskarko basoetatik milioi bat armiarma ehuletik gora hartu zituzten proiektua aurrera eramateko.

Argazkia : John Brown

Argazkia : John Brown

2009an New York-eko Historia Naturalaren Amerikar Museoan jarri zuten ikusgai eta bisitari-marka guztiak hautsi zituzten erakusketarekin; aurten Londreseko Victoria & Albert Museoan izan da ikusgai.

Historian zehar beti esan da gizonak armiarmei begira ikasi duela ehuntzen. Nahiz eta armiarmen seda hoberena izan, bere zailtasunagatik arinago ez da inoiz inolako esperimenturik egin.

Proiektu hau erakusteko bere aldakortasunagatik kapa bat diseinatzea erabaki zuten. Produkziorako milioika armiarma emakume erabili zituzten eta lan horretarako kualifikatutako 80 pertsonako taldea aritu zen lanean milaka orduz.



Lana amaitutakoan, erabilitako armiarma guztiak beraien habitat naturalera itzuli zituzten.

Benetan lan nekeza, 23.000 armiarmaraino gutxi gorabehera behar izan dituzte sedazko ontza bakar bat egiteko, beraz, atera kontuak!
Guztiz izugarria benetan!!!! Inoiz lehenago ez ikusia!!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario