lunes, 7 de noviembre de 2011

Boge bloga

Euskal Boge moda bloga aurkezten dizuet. Hain zuzen, moda munduak duen garrantzia eta arrakasta kontuan hartuta, eta baita, modaz hitz egiten duten web orrialde gehienak euskara ez den beste hainbat hizkuntzatan adierazten direla kontuan hartuta, Boge euskarazko moda bloga sortu dut. Horrela, uste dudan hutsune hori bete ahalko da eta euskaldunek ere beraien moda bloga izango dute, beraien erreferentzia bloga. Batez ere moda eta tendentziak gustuko dutenentzat, ni bezala moda maite dutenentzat eta ez bakarrik euskaldunentzat, baizik eta moda jarraitzen duen edonorentzat zuzenduta joango da.
Bogek modaz aparte, diseinua eta arkitektura ere landuko ditu nola ez modari lotuta dauden bi disziplina garrantzitsu.
Azken batean, blog interesgarri eta entretenigarri bat egitea espero dut, guztion gustukoa.

Eskerrik asko!  :)

4 comentarios:

  1. Kaixooo !!!
    Kriston ideia ona iruditzen zait , ni modazko bloga dauket , baino egie esan da erderaz dauket .... Oso ondo iriditzen zait egin behar dezuna .
    Ementxe jarraitzale berri bat .


    Muxux.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo!
    Zorionak zure lanagaitik.
    Zurekin hitz egin nahi genuke. Emango didazu mesedez zure helbidea?
    Eskerrik asko!!!

    ResponderEliminar
  3. Aupa Amaia!

    Pozten naiz gustatu izana, hona hemen kontaktua: bogebai@gmail.com

    Eskerrik asko!

    ResponderEliminar
  4. Eskerrik asko Belenlo!

    Espero dut gustuko izatea :)

    ResponderEliminar